XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Halaber, lehenengo Eraskinean zehaztutako hirigintza-baliapidetakoren baterako iriste-bidetarako utzi daitezen eraikintzarik gabeko uneei dagokienean ere aurreko zatian esandakoa kontutan izango da.

Laugarren atala - Bete izanaren egiaztapena.

1.- Araupidetza honetan dauden agindutakoren bat dagokien Egitamu, Araupide, Egitarau, Xehetasun-Azterketa eta nolanahiko Egitasmori buruzko Txostenek, hura benetan bete dela argi eta zehazki erakutsi dezan Eraskin bat eraman beharko dute, horretarako hartutako neurrien zehaztapena eginaz.

2.- Lehendikako hirigintza-egoera dela eta Araupidetza honetako agindu guztiak edo batzuk ezin bete direnean, Bigarren Ataleko bigarren eta hirugarren zatietan esandakoak egingo dira.

Bosgarren atala - Hirigintza-gaiak.

Hirigintza-gaiak aipatzen direnean, hirigintza-lanen edozein zatiz ari dela ulertuko da, zolugintza, osasunketa-bide, estolda, eletrika-indarraren banakuntza, herri-argiak, ur-zuzkiketa eta banaketa, landarezaingoa eta Hirigintza-Egitamuetako bakoitzean aipatu daitezen beste edonolako lanak egiteratzeari buruzko guztiak hoietan sartzen direla.